Orain iragazitako dokumentuak sei eta 20 karaktere bitarteko pasahitzak ditu, baina ez du karaktere berezirik eta zuriuneak ezabatu egin dira. Dokumentu hori argitaratu duenak dio bertan 80.000 milioi sarbide-kode baino gehiago daudela, nahiz eta zibersegurtasunean adituak direnek 8.400 milioi pasahitzetara mugatu duten, zehazki, 8.459.060.239.

Datu-bankuaren tamaina izugarria da: kontuan hartuta Interneteko konexioa duten planetako biztanle guztiak 4.700 milioi pertsona direla, 8.400 milioi pasahitz dituen datu-base horrek, gutxi gorabehera, bi pasahitz izango lituzke planetako internauta bakoitzeko.

Zerrendak pasahitzak baino ez ditu, eta ez da xehetasunik eransten zein zerbitzuri, web orriri, plataformari edo posta elektronikoko helbideari lotzen diren, baina, hala ere, hackerrentzat oso tresna erabilgarria da Rock You2021. Adibidez, datu-base hori sartu eta Spraying Password (Pasahitzen ihinztatzea) izeneko erasoa egin daiteke; hau da, kontu bakar bati heldu, eta bere hiztegiak dituen pasahitz guztiak egiaztatu, lehenik ohikoenak probatuz.

RocYou2021 testu-artxiboak dituen gakoen artean, pasahitzik ohikoenak “password” (1.969.083 aldiz agertzen da) eta “123456” (8.613.459 aldiz agertzen da) dira. Bilatzaile honen bidez, pasahitz bat iragazitako datu-base horretan agertzen den egiazta daiteke.

pasahitza