Argazki kameren industria irauli egin da azken 20 urteetan, iPhone telefonoaren eragina tarteko. 2000ko hamarkadan, kamera konpaktuek eta reflex digitalen salmentek gora egin zuten, baina aipatutako Apple markaren smartphone motako telefonoaren agerpenarekin batera, behera egin zuten, nabarmen gainera.

Reddit-ek plazaratu berri duen grafikoan argi ikusten da telefono mugikorrek kamera digitalen negozioa txikitu dutela. Birrintze horren baitan, mota guztietako kamerak jan dituzte, tartean, konpaktuak, ispiluarekin edo DSRL kamerak.

gone

Argitaratutako irudi horretan biltzen denez, hasieran, smartphone telefonoen inpaktua ez zen hain nabarmena, baina fabrikatzaileek telefonoen kameren aldeko apustu argia egin zutenean, argazki kameren merkatua irentsi zuten. Telefonoen integratutako kalitatea eta kliskatzea asko hobetu zituzten, eta era berean, sare sozial batzuen agerpenak ere asko lagundu zuen; esaterako, Instagram.

Dena dela, kamera digitalen bizitza erabilgarria telefonoena baino luzeagoa da, eta egia da maila handiko argazki-kamerak telefonoak baino hobeak direla; eta, hain justu, kamera horiek dira egun ondo saltzen direnak.

Hala, gero eta argazki gehiago egiten da gaur egun, eta egoera horrek argazkigintza aberastu eta dibertsifikatu du.