Gasteizko ID Arte eskolak (Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak) zabalik dauka dagoeneko animazioa ikasteko sarrera probetarako izena emateko epea, ekainaren 4ra arte. Goi Mailako Prestakuntza Ziklo berria da animazioarena, eta euskaraz garatuko dute, 2019-2020 ikasturtean.

ID Arte da EAEn Goi Mailako Diseinu ikasketak egiteko aukera eskaintzen duen zentro bakarra. Zentro horrek, hain zuzen, Goi Mailako Prestakuntza Zikloak nahiz Diseinuko Goi Mailako Ikasketak eskaintzen ditu:

  • Goi Mailako Prestakuntza Zikloak (2 urtekoak)
    • Argazkigintza
    • Ilustrazioa
    • Animazioa (berria)
  • Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, 4 urtekoak (unibertsitate graduen pareko titulazioa dute):
    • Diseinu grafikoa
    • Barne diseinua

Sarrera probak ekainaren 10 eta 11n egingo dira, ID Arteren egungo egoitzan. Ikastetxe honek eskaintzen dituen ikasketa guztien inguruko informazioa, edo sarrera 
proben inguruko guztiak, ID Arteren webgunean kontsulta daitezke.