App Quds izeneko aplikazioa berria garatu dute Boss Brothersek eta Mundubat Fundazioak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, turismo etikoa sustatzeko Ekialdeko Jerusalemen.
Munubat Fundazioak jakinarazi duenez, “App Qudsek Palestinako Lurralde Okupatuetan turismo jasangarri eta arduratsua egiteko gonbidapena zabaltzen die bidaiariei. Palestinarren eguneroko errealitatea hobeto ezagutzeaz gain, App Quds palestinarren eskubideak berma daitezen eskatzeko tresna ere izan daiteke bertara doazen turistentzat”.
Aplikazioaren xede nagusia da Lur Saindua eta Jerusalem bisitatuko duten turistek jakin dezatela Palestina ere bisitatzen ari direla. Palestinako Lurralde Okupatuetan turismo etikoa sustatzeko egin den lehen aplikazioa da App Quds eta euskaraz zein gaztelaniaz dago eskuragarri.
Lau atal ditu: 180 galdera baino gehiago dituen quiz bat, Palestinako kultura, geografia, historia eta politikari buruzkoa; bidaian zehar, bitakora egiteko txantiloiak; gida turistiko bat, Jerusalemen ibilbide alternatiboak egiteko eta palestinarren errealitatea ezagutzeko; eta, azkenik, bidaiatu baino lehenagorako erabilgarria den informazioa.
DOAN dago eskuragarri: