2018an burutu zen Banden Lehia jaialdiaren azken edizioa; guztira hamar egin dira. Bada, azken edizio hori irabazi zuen Belatz taldeak BBK Live jaialdian joko du, ostegunean; Banden Lehiaren sari nagusiaren baitan jasotako kontzertua da. Taldeak Denboraren esklabu izenburuko estreinako lana aurkeztuko du.
Rock klasikoaren eta garaikidearen artean aritzen da taldea; uztarketa horretatik abiatuta, taldearen helburuetako bat, hain zuzen, “freskotasuna puntua bilatzea da”. “Melodiak ondo zaintzea gustatzen zaigu, abesti bakoitzari bere soinua eta nortasuna bilatuz, transmititu behar duenaren arabera”, azaldu du taldeak.
BBK Live jaialdiaren arabera, “Gernikatik dator Belatz; 2015ean hasi zen laukotearen ibilbidea eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Banden Lehia lehiaketan txapeldun izan dira. Denboraren esklabu izeneko lehen diskoa aurkeztuko digute jaialdian, eta rock klasikoa bertsio modernoago batekin uztartzen duen proposamena eskainiko digute”.