Urriarekin batera, Botaba euskal esamoldeen erronka lehiaketa “beroketa-fasean” sartu da. “Tarte honetan, jolasean ondo pasatzeaz gain, Botaban nola parte hartu behar den ikasiko dute lehiakideek. Erronkak, asmakizunak, zozketak eta hainbat sorpresa izango ditugu”. Horretarako, Instagrameko kontua abiatu dute, @botabaerronka.

“Astean-astean ariketa desberdinak proposatuko dira: abestien, hieroglifikoen, irudien… bitartez esamoldeak ezagutu eta horien erabilera zein den ikasiko dute parte-hartzaileek, lehiaketarako trebatzen joateko”. Ariketa batzuk saria jasoko dute, eta zozketak ere izango dira.

Hala, “beroketa-fasea” behin bukatuta, lehiaketa abiatuko dute, hilaren 4tik 25era bitarte. Kasu horretan sariak “potoloak” izango dira: “alde batetik, sari nagusia, lau lagunentzako Interraileko txartelak, hilabete osoz Europan barrena nahi adina bidaiatzeko; eta bestetik, esamolde originalenaren saria, lau lagunentzako abentura-esperientzia bat, Leaktibairen eskutik”.

Informazio gehiago jasotzeko, www.botaba.eus; Twitter eta Youtube kontuak ere badira.

botaba