Tarte txikiagoan eduki gehiago ikusteko asmoz, Netflix erreprodukzio-abiadura handitzeko probak egiten ari da Androiden.
Youtubeko bideoak ikusterakoan edo podcast-ak entzuterakoan,
ohiko praktika bat da abiadura handitzea, eduki gehiago kontsumitu ahal izateko tarte txikiagoan edo bestelako gauzak egiteko denbora gehiago izateko.
Bada, Netflix antzeko ahalegina egiten ari de bere aplikaziorekin, Androiden. Antza denez, Netflix “erreprodukzio abiadura aldakorra” izeneko aukera bat probatzen ari da Androideko erabiltzaile talde batekin. Aukera horren bidez, erabiltzaileek bideoaren abiadura handitu edo murriztu ahalko dute plataforma horretan telesail edo film bat ikusten ari direnean.
Astebete inguru hasi zen Netflix aukera horrekin esperimentatzen, eta ustez, Netflixen zenbait erabiltzaileren aplikazioan agertu zen ezustean. Erabiltzaileak bi aukera ditu: abiadura murriztea, 0.5x edo 0.75x, ala abiadura handitzea, 1.25x edo 1.5x.
Abiadura handitzeko aukeraren bitartez, erabiltzaileek tarte gehiago izango dute gehiago kontsumitzeko edo bestelako jarduerak egiteko, eta abiaduraren murrizteak ere baditu bere abantailak hizkuntzak ikasteko eta akzio handiko eszena batean gertatutako xehetasun osoz ikusteko, besteak beste.
Nertflixen arabera, nobedade hau probatzen ari da, baina telefono mugikorretan baino ez. Halaber, iragarri dute oraingoz ez dela aplikazioaren aukera ofizial batean bihurtuko.