OnePlus, Xiaomi, Samung edo Google Pixel marketako mugikorra daukaten erabiltzaileak adi ibil daitezela, WhatsApp aplikazioaren azken bertsioak dispositibo horietako bateria di-da irensten baitu.
Hartara, WhatsApp aplikazioaren azken bertsioak telefono horien energia orduetan agortzen du.
Dirudienez, azken aktualizazioak (WhatsApp 2.19.308 bertsioa) dakarren akatsa da, eta behin instalatuta, Android telefonoetan kargaren kontsumo azeleratua eragiten du. OnePlus, Xiaomi, Samung edo Google Pixel marketako telefonoak dira akats horren dispositibo kaltetuak.
Oraingoz ez dago behi betiko konponbiderik, baina erabiltzaile batzuen arabera, aplikazioa instalatzea eta desinstalatzea konponbide bat izan daiteke.