Gaur, Euskarabildua jardunaldiaren edizio berri bat egingo da streaming bidez, Donostiako San Telmo museoan, Datuen izurria. Zer ari da gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian? izenburupean.
“2020ak eman duen azken mendeko mundu mailako gertakaririk garrantzitsuenetakoaren aurrean, gogoeta eta eztabaida egitea beharrezkoa dela uste dugu. Covid 19aren pandemiak muturrera eraman du teknologiaren eta pribatutasunaren arteko arazoa. Herritarron datuen arabera antolatu diren politika publiko berriek aurretik zegoen uste bat baieztatu dute: herritarrok ez dugu gure datuen gaineko kontrolik, eta hori gu kontrolatzeko erabil daiteke”
Egitaraua
09:10: Aurkezpena
09:15: Sarrera: Datuak gara
Elisabeth Pombo (Iametza)
09:30: Hitzaldia: ¿Hacia un Gran Hermano pandémico?
Gemma Galdón (Bartzelonako Unibertsitatea eta Eticas Research & Consulting)
10:20: Hitzaldia: Datos y justicia social
Javier Sanchez (Data Justice Lab)
11:00: Atsedenaldia
11:15: Hitzaldia: Definir, defender y construir soberanía de datos
Marga Padilla (Dabne kooperatiba)
11:45: Mahai-ingurua: Teknologia burujabetza hezkuntzan: gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak
Mikel Garcia (Argia)
Pedro Arreitunandia (Elgoibarko Makina Erreminta Institutua)
Diana Franco (Hezkuntzan ere Librezale)