Bizkaiko Foru Aldundiko entitate Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatuta, Jokoteknia Bideo-jokoen III. Euskal Jardunaldiaren Bideo-jokoen Euskal Jardunaldiaren bi edizio egin dira orain arte. Bi jardunaldi horien harrera onaren ondorioz, bi erakundeek hirugarren jardunaldia egitea adostu dute.
Hirugarren edizioa azaroaren 28an egingo da, Euskararen Etxean, 9:45etik 14:00etara.
Jardunaldiaren xedea bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea da, eta hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutzea. Kanpotik etorritako gonbidatu bereziak ere izango dira, jardunaldiari beste ikuspegi bat emateko asmoz.
Aurkezpen ekitaldia:
Jardunaldiaren berri emateko, asteazkenean, azaroak 11, honako hauek bilduko dira Bilbon dagoen Euskararen Etxean, 10:30etik aurrera:
Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendaria eta Maitane Junguitu Game Erauntsiko kidea eta komunikazio arduraduna.
Hiru ordezkariek jardunaldiaren nondik norakoak azalduko dituzte, tartean, jorratuko diren gaiak eta hizlariak (aurten, berritasun azpimarragarriak izango dira), betiere, jardunaldiaren lau ardatzei jarraiki:
Bideo-jokoen hirugarren euskal jardunaldia: Etxeko esperientzietatik ikasteko
Ikasle, jokalari eta garatzaileak kontaktuan: Bideo-jokoen alderdi ezberdinak aztertzeko asmotan egina
Bertako kultura eta industria bultzatzea xede: Euskaratik eta euskaraz egiten dugu bertako bideo-jokogintza kultura indartzeko
Gonbidatu bereziak: Bideo-jokogintzan dabiltzan beste komunitate batzuen berri izateko