Azken bi urteetan, modu iluna hainbat zerbitzu, aplikazio eta sistema eragiletan zabaldu da. Googlek dagoeneko aktibatu du bere plataforma eta aplikazio batzuetan modu iluna, hala nola, YouTube, Gmail edo Chromen; halere bere orri ezagunenean falta zen ikustea: Google Search. Pixkanaka izanagatik ere, erabiltzaile batzuk ari dira modu ilun hori ikusten.

 9to5Google-ren arabera, modu iluna Googleren A/B proba dirudi, baina erabiltzaile batzuk jada ari dira ikusten; hau da, hainbat aldagaitan erakusten ari dira zenbait erabiltzailerentzat, haien erreakzioa zein den eta behin betiko diseinua nola hobetu aztertzeko.

Google Search-en modu iluna espero zen bezalakoa da: tonu gris urdinxka ia beltza hondorako; letrak, gris argiak, zuritik hurbil eta estekak, urdin ilunak, ia itzaliak. Oro har, Googlek distira eta argia murrizteko koloreak erabili ditu.

ilun

Ez dirudi bilaketa-emaitzetan modu iluna pizteko aukerarik dagoenik; Google erabat ausaz aktibatzen ari dela dirudi. Aktibatzeko, erabiltzaile gutxi horiek sistema eragilean modu ilunean izean behar dute eta Googlen modu anonimoan sartu behar dute.

Aurreko baldintza horiekin aktibatzen bada, hobespenak alda daitezke Google Search aukeretan. Hor hiru aukera daude: sistema eragilearekin batera lehenetsi; beti aktibatu edo ez inoiz aktibatu. Nolanahi ere, oraingoz, modu iluna edozein dela ere, desagertu egiten da eta ausaz agertzen da.