Azkue Fundazioak eta Ulu Mediak lankidetza abiatu dugu hezkuntza eta pedagogiari buruzko 10 minututan podcastaren 4. denboraldia garatzeko.
Ulu Mediak gaur bertan Twitter sarean jakinarazi duenez, “aste honetan argitaratuko dugu Maite Goñik (@euskaljakintza) zuzendutako @10minututan teknologia eta pedagogia podcastaren 4. denboraldia. @AzkueFundazioa-rekin elkarlanean ekoitzia. Eider Eibar artistak egin du irudi berria”: https://twitter.com/ulumedia/status/1391665992758140928
Pedadogia eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta bestelako edukiak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz azalduko ditu Maitek teknologiaren eta pedagoriaren arteko lotura berritzaileenak.
Wikipediaren arabera, Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.