- Bermeoko hiru ikastetxeetako (Eleizalde Ikastola, Sagrado Corazón eta I. Arozena B. Barrueta BHI) DBH 4. eta Batxilergo 1. mailetako ikasleek parte hartuko dute proiektuan. Ekimena Bermeoko Udalarekin lankidetzan garatu da.
- Egitasmoaren xedea da digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea.
- Gogoeta prozesu hori ikastetxeetan egingo dituzten jarduera praktikoen bidez egingo da, urrian eta azaroan.
- Horretarako Azkue Fundazioak hainbat baliabide eskainiko ditu, hala humanoak nola materialak.
- Prozesuan lortutako azken emaitzak ikastetxe guztietako ikasleen artean ezagutaraziko dira abenduan, eta sareko gordailu batean bilduko dira partekatzeko asmoz.
NOIZ: Urriaren 14an
NON: Bermeoko Kafe Antzokian
ORDUA: 10:00etan
(OHARRA: 10:00etatik 10:30era aurkezpena egingo da eta hedabideentzako tartea izango da; gero ikasleentzako jardunaldiak hasiko dira)
Ekitaldian, hauexek hartuko dute hitza: Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak eta Kepa Zumeta Bermeoko Udaleko Euskara zinegotziak.
Aurkezpenaren ostean Gipuzkoako Software Askeko kide Maider Likona eta Emaize Sexologia Zentroko Ane Ortiz adituek sarean gertatzen diren harremanei buruzko eta pribatutasunari buruzko hitzaldi dinamiko eta parte-hartzaileak emango dituzte bertaratuko diren hiru ikastetxeetako ikasleentzat: “Sare sozialetan gertatzen diren harremanak eta erlazio afektibo- sexualei buruz arituko gara”.