Artedrama, Axut! eta Dejabu konpainiek ekoitzitako Zaldi urdina antzezlana podcast bihurtuko da urtarrilaren 17tik aurrera; EITBPodkast plataforman estreinatuko da, eta 12 minutuko bederatzi bederatzi atalez osatuko da.

Artxipelagoa podcast arrakastatsuaren esperientziatik tiraka, gehien entzundako euskarazko podcasta izatera izan da Artxipelagoa, EITBk Zaldi urdina fikzioaren aldeko apustua egin du.

Podcast-ak antzezlanaren istorio bertsua jorratuko du: “Aingeru, 17 urteko mutil gaztea desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte batek Zaldi Urdina droga berria kontsumitu eta bihotzekoak jota hil ondoren. Poliziak Aingeru du droga trapitxero susmagarritzat. Amets, Aingeruren arrebak, Karmen amonak eta Simon udaltzain ohi traketsak ikerketa bat abiarazi dute, Aingeru poliziak baino lehen aurkitzeko. Izan ere aste bete barru egingo ditu Aingeruk 18 urte eta adin nagusitasuna bete aurretik aurkitu behar dute, abokatu on batekin epaitegira aurkezteko”.

zaldi