UEUk antolatutako 2021eko Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia urtarrilaren 24an egingo da, Eibarko Markeskoa Jauregian, Posthumanismoaz, Posthumanismoez izenburupean.
2019ko Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana eta 2020ko Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte jardunaldien ondotik dator Posthumanismoaz, Posthumanismoez.
UEUren arabera, “Edizio honetan eskaintza eta topagunea digitala eta asinkronoa izango da, gaiaren lanketa beste aukera berri batzuetatik esploratzeko asmoz. Lau ardatzen inguruan proposatuko den erakusketa digitalean parte hartzaileek Humanitate Digitalen inguruko baliabide eta edukiak jasoko dituzte eta haien inguruan hausnartzeko aukera izango dute”.
Gai hauek jorratuko dira jardunaldian: Arrasateko Loaren Letania (Olatz Otalora), Adimen Artifiziala (Ander Arriandia), Gorputza, diskurtsoa, eraikuntza (Itoitz Rodrigo) eta Etorkizunaren Irakurketa(k) (Gorka Julio, Goizalde Landabaso eta Xabier Landabide).
Informazio gehiago, hemen.