Literatura feministari buruzko podcasta da Ahots Planeta, zeina Garazi Albizuak eta Idoia Carramiñanak gidatzen duten. Ekimena Azkue Fundazioak eta Euskal Idazleen Elkarteak ekoitzi dute, eta alde teknikoaz Ulu Media arduratu da. “Ahots planeta hastera doa! Literatura feminista hizpide, entzuleak idaztera animatuko dituen podcasta sortu dugu”.
Ostiralean estreinatuko da #AhotsPlaneta, baina aurrerapena edo trailerra dagoeneko entzugai dago:
Ahots planeta: idazle eta feminista, ariketa berean
Euskal Idazleen Elkarteak eta Azkue Fundazioak sortu berri dugun Ahots planeta izeneko podcasta aurkeztera gatoz. Ulu Media audio ekoitetxeak ekoitzi du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Podcast fresko eta jostaria izan nahi du Ahots Planetak; eta zehazki, euskal literatura feministaz ariko da. Informazioa jaso eta testuak entzuteaz gain, parte hartzeko aukera ere izango du publikoak. Zer eskatuko diogu entzuleari? Bada, idaztea. Helburu akademikorik gabe, gozamenetik egitea eta lotsarik gabe partekatzea.Bizkaian sortua bada ere, beste planeta batera eramango gaituzte Idoia Carramiñana eta Garazi Albizua idazleek. Programa bakoitzeko, fikzio bat osatuko dute idazleek eta saioaren azken atalean, testu bat idaztera animatuko dute entzulea. Otsailean hasi eta hilero izango duzue entzungai, ohiko plataformetan. Hasi bitartean, aurkezpen saioa jarri dugu entzungai. Hauxe duzue lehen atalaren aurkezpena:
Harremanetarako: ahotsplaneta@gmail.com
Ostiralean estrenatuko dugu #AhotsPlaneta literatura feminista podcasta. Garazi Albizuak eta Idoia Carramiñanak gidatutako saioa.
-k eta
-k ekoitzia Hemen duzu trailerra