“Internet itsasoa da, ordea, eta itsaso horretan artxipelago oso sakabanatua da euskarazko ekoizpenak osatzen duena. Artxipelago horretan, euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina da Berria egunkariaren euskal musikaren ataria: Badok.eus”, azaldu du Argiak saria iragartzerakoan.

“Erreferentea bilakatu da Badok.eus, entzuleentzat zein musikarientzat, ezinbesteko tresna”, gaineratu du Argiak.

Badok www.badok.eus webgunean jasotzen da, eta euskal musikari buruzko atari interesgarria eta erraldoia da, artxibo edo entziklopedia lana ez ezik, bestelako edukiak ere plaratzen ditu, besteak beste, elkarrizketak eta artikulu luzeak.

Saria “eguneroko inurri lanaren aitortza” dela adierazi du Jon Eskisabel atariaren koordinatzaileak, saria jaso ostean.

Informazio gehiago, hemen.

badok_irudia