Azkue Fundazioaren 2021eko jardunaren memoria argitaratu dugu. Dakizuenez, Azkue Fundazioaren xede nagusia euskara sustatzea da eremu digitalean, baina horrekin batera, Bilbon kokatutako Euskarararen Etxea ere kudeatzen du.

Hala, memorian, bi erakundeen jardunaren berri izango duzue:

“COVIDak eragindako larrialdi egoeraren itzalpean igaro izanagatik ere, batez ere urtearen hasieran eta amaieran, 2021. urtea 2020. urtea baino askoz hobea izan da, bai Euskararen Etxean egindako jarduera eta ohiko zerbitzuen funtzionamenduaren aldetik, bai Azkue Fundazioak garatutako egitasmoen aldetik. Hartara, gure asmoa da 2022. urtean goranzko joera horrekin jarraitzea.

Horrekin batera, azken bi urteetan gure zerbitzuetan zein azpiegituretan egindako berrikuntzek beren emaitza ekartzea espero dugu: ahalegin berritzaile hori gure jardunaren hartzaileen onerako izatea nahiko genuke.

Amaitzeko, hurrengo orrialdeetan 2021. urteak Azkue Fundazioari eta Euskararen Etxeari ekarri diona jasotzen da, aletuta eta xehetasunez azalduta”.

Memoria irakurtzeko, sartu hemen.

memoria