ElkarrizKATEA literatur elkarrizketen bosgarren edizioa azaroan eta abenduan plazaratuko du Booktegi plataformak.

Azkue Fundazioak babestutako ikus-entzunezko egitasmoa da ElkarrizKATEA; edizio berria iragan astean grabatu zuten Bilbon kokatutako Euskararen Etxean.

Hauexek izango dira denboraldi berriko protagonistak: Fito Rodriguez, Eider Rodriguez, Alaine Agirre, Lander Garro, Tere Irastorza, Josu Goikoetxea, Nerea Arrien eta Markos Zapiain.

Booktegiren ikus-entzunezko proiektua da ElkarrizKatea, zeinetan hainbat idazlek, editorek eta itzultzailek parte hartzen duten, elkarren artean berba egiteko asmoz. “A idazleak B idazleari galderak egiten dizkio lehenengo atalean; bigarrenean, B idazleak egiten dizkio galderak D idazleari… Azken atalean, azken egileak lehenengoari –A idazleari– galdetzen dio bere lana, bizitza eta iritzien inguruan”.

katea

ElkarrizKATEAk literaturaz ikasteko aukera eskaintzen du, baita literatur eragileen eta beren munduen inguruko informazioa biltzeko parada ere.

Halaber, Azkue Fundazioaren helburu estrategikoetako bat euskarazko ikus-entzunezko sormena eremu digitalean sustatzea da.