Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak ondutako Jokoteknia jardunaldiaren xedea euskara eta bideo-jokoak uztartzea da, baita euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea ere.
Aurtengo edizioan Euskal Herriko industria aztertuko da; izan ere, sektoreko hainbat arlotan jarduten duten profesionalek parte hartuko dute jardunaldian.
Aurten, gainera, berritasun azpimarragarriak izango dira: euskal bideojoko garatzaileen lana ezagutzeko topaketa egingo da eta euskarazko bideojokoak probatzeko aukera egongo da; beraz, haur, familia eta gazteei zuzendutako ekitaldia ere izango da.
Aurkezpen ekitaldia
Noiz: Azaroak 7, astelehena
Non: Euskararen Etxean
Ordua: 10:00etan
Parte-hartzaileak:
Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendaria eta Lander Unzeta Game Erauntsiko kidea eta Fernando Garrigos Harrobia Ikastolako zuzendaria.
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean, Harrobia Ikastolarekin batera, Jokoteknia Bideojokoen V. Euskal Jardunaldia egingo dute azaroaren 12an, Harrobia Ikastolan, 9:45etik 13:00etara. Arratsaldean, euskarazko bideojokoak ezagutzeko tartea izango da.