Azkue Fundazioaren 2022ko jardunaren memoria argitaratu dugu. Dakizuenez, Azkue Fundazioaren xede nagusia euskara sustatzea da eremu digitalean, baina horrekin batera, Bilbon kokatutako Euskarararen Etxea ere kudeatzen du.

Hala, memorian, bi erakundeen jardunaren berri izango duzue:

2022 urtearen harira, ezohiko urtea izan da, Euskararen Etxean obra handi bat egin baita. Lan horien ondorioz, gure zerbitzuak eten edo murriztu egin dira irailaren 1etik aurrera; esaterako, Aretoen Lagapena eta Euskararen Interpretazio Zentroa zerbitzuak eten behar izan ditugu lau hilabetez, hain justu, irailetik abendura.

Hori dela eta, erabiltzaile kopuruak behera egin du: Halere, berrikuntza lan horiek oso garrantzitsuak izango dira proiektuarentzat, eta ziur gaude etorkizunean, hain zuzen, 2023an, egitasmoa modu integralean sendotuko dutela”.

Amaitzeko, hurrengo orrialdeetan 2022. urteak Azkue Fundazioari eta Euskararen Etxeari ekarri diona jasotzen da, aletuta eta xehetasunez azalduta”.

Memoria irakurtzeko, sartu hemen.

memoria_web_handia