Azkue Fundazioak babestutako literatura feministari buruzko Ahots Planeta podcastaren hirugarren edizioa abiatu du Euskal Idazleen Elkarteak. Guztira lau saio berri izango dira.
Bada, 10. saioa entzungai dago hainbat plataformetan. Ale berri horretan, Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileak disidentzia izan du hizpide.
“Ahots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak aurkeztua, hirugarren denboraldi hau formatu berriarekin dator. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko. Gaurkoan Aitziber Garmendia gerturatu da gure planetara, bakardadearen inguruan aritzeko”.