Etorkizuneko komunikazioaz pentsatzeko, 18 eta 30 urte bitarteko gazteez osatutako esperimentazio lantaldea osatuko du Badalabek. Zortzi saio egingo dituzte etorkizuneko ikus-entzunezko edukiak, formatuak edo interakzio sistemak irudikatzeko.
Badalaben arabera, “Etorkisuneku lan ildoaren baitan, etorkizuneko komunikazio edukiak, formatuak edota interakzio sistemak nolakoak izango diren hausnartzeko eta prototipoak proposatzeko bokazioa du Etorkisuneku Laborategiak. Horretarako, irudimena lantzeko metodologia dinamikoen bidez, komunikazioaren historiari errepasoa egin, oraina ulertu eta etorkizunari begira jarriko dira parte- hartzaileak. Zortzi lan saio egingo dira orotara. Horietako bakoitza monografikoa izango da eta ikus-entzunezkoekin lotutako gai bat izango du ardatz: Ikus-entzunezkoen kontsumoa, adimen artifiziala eta emozioak, algoritmoa eta generoa, Marketing eta storytellinga, Fake Newsen unibertsoa eta eragina, formatuen eboluzioa eta prototipoak, ikus- entzunezkoak eta hizkuntza teknologiak eta komunikaziaren eragina aldaketa klimatikoan. Saio guztietan etorkizunari begira jarriko dira parte-hartzaileak, eta proposatu ahalko dituzte bertaratzeko aditu eta arituak. Ariketa horretatik eratorritako emaitzak denbora kapsula batean gordeko dira. Zortzi lan saioak gertatu ondoren, emaitza horiekin ikus- entzunezko etorkizuneko formatuak eta interakzio prototipoak proposatu ahalko dira”.
Ekimena Etorkisuneko egitasmoaren barruan kokatzen da: “Euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatu nahi duen lan ildoa da. Etorkizuneko interakzio sistemetan euskararen erabilera bermatzea du helburu”.
Informazio gehiago, hemen.