Abenduaren 6tik 10era bitarte egingo da 58. Durangoko Azoka, eta Azkue Fundazioak, aurten ere, Landakogunean kokatutako Kabi@ gunean parte hartuko du. Fundazioak Bziber egitasmoa aurkeztuko du.
Proiektuaren aurkezpenean Topagunean ere parte hartuko du, lankidetzan gauzatzen den egitasmoa baita. Horrekin batera, Mondragon Unibertsitateak Bziber egitasmoaren inguruan egindako ikerketa ere azalduko du.
TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehen lehiaketa da Bziber; sei edizio egin dira orain arte. Gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko helburuarekin diseinatutako proiektua da.
Finean, gazteek euskarazko edukiak sortzea, erreferente euskaldunak indartzea eta komunitatea sortzea du xede Bziber egitasmoak.
Kabi@ guneko egitarau osoa, hemen.