MAKUSIk bi ardatz izango ditu, batetik, euskarazko edukiz hornitutako plataforma digitala, eta, bestetik, kluba. Egitasmoa apirilaren 26an martxan jarriko da, eta www.makusi.eus webgunean izango da eskuragarri.

“MAKUSI doako plataforma digitalak haur eta gaztetxoentzako askotariko ikus-entzunezko eskaintza izango du: marrazki bizidunak, fikzioa, animazioa, telesailak, filmak… eta, nola ez, ekoizpen propioak. Edukiak adinaren arabera pertsonalizatuta eskainiko ditu, eta bakoitzak sustatzen dituen balioen deskribapen fitxa ere erakutsiko du. Hartara, zerbitzu publiko gisa gizartea eraldatzeko apustu irmoari erantzuten dio beste behin EITBk.  Plataforma berriaren jaiotzarekin batera, hiru saio propio estreinatuko ditu MAKUSIk: Potx eta Lotx, txikienentzako pailazoen programa; Kalaxka, Aritz Mendiolak eta @anepe.acedo-k aurkeztutako gaztetxoentzako aktualitatezko magazina; eta Power Up, euskaraz sortutako fikzioa, bideo-jokoaren mundua oinarri hartuta, nerabeen eguneroko gaiak eta arazoak jorratuko dituena. Marina Ostolaza eta Ibai Ugarte izango ditugu bertan protagonista. Ostiralero eduki propio hauen atal berri baten estreinaldia izango da MAKUSI plataforman”.

Informazio gehiago, hemen.