Azkue Fundazioak eta Iametza enpresak ondutako Memeka meme-lehiaketa bozketa-fasera iritsi da. Guztira, 30 meme dibertigarri igaro dira bigarren fase horretara; boto edo like gehien jasotzen dituzten bi memeak izango dira irabazleak.
Meme original eta dibertigarri ugari jaso ditugu, eta orain gogokoenen alde bozkatzeko unea iritsi da: azken fase erabakigarri horretara igaro diren memeak kuxkuxeatzeko, sartu www.memeka.eus web orrian edo lehiaketako Instagram-ean (@memeka) edo Pixelfed-ean (memeka.eus), eta eman like meme gogokoenei!
Bozkatzeko epemuga: maiatzak 2.
Bi sari izango dira:
- Webgunearen bidez bozka kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat bata, 200 euro
- Memekako Instragram eta Pixelfed kontuetan (biak batuta) like kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat bestea, 150 euro. Saritutako memeekin serigrafiatutako kamisetak ere jasoko dituzte irabazleek.
Meme irabazleak maiatzaren 3an iragarriko dira.