Azkue Fundazioak “Herrietako Telebista”  egitasmoa aurkeztuko du Bilbon kokatutako Euskararen Etxean,  ekainaren 19an, 11:30etik aurrera. Streaming bidez ere transmitituko da ekitaldia, Euskararen Etxeko Youtube kanalaren bidez: https://youtube.com/live/bp7tOoj3LB0?feature=share

“Herrietarako Telebista” streaming bidezko zerbitzu bat da (STREAM-UP), zeina Google Mapseko mapan oinarritzen den, gune geografiko batean klik egin, eta bertatik emititzen ari den zuzenekoa ikusteko.

Egitasmoaren helburuak:

  • Tokiko euskarak sustatzea
  • Tokiko kultur eta kirol ekitaldiak sustatzea
  • Herritarrek egingo duten telebista sustatzea
  • Zuzeneko ekitaldien kultura sustatzea
  • Herri kulturari balioa ematea
  • Udalerri txikiei garrantzia ematea

Josan Aramayo  proiektuaren sortzaileak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak parte hartuko dute jardunaldian.

Aurkezpen-ekitaldiak ordubete inguru iraungo du, eta 30 minutuko tartea ere izango da galderak eta zalantzak azaltzeko.

Azkue Fundazioaren helburua ingurune digitalean euskararen erabilera eta presentzia sustatzea da, horretarako, besteak beste, sektoreko eragileen lanaren erakusleiho eta kolaboratzaile izan nahi du. Jardunaldi hau erakusleiho lan horren barruan egingo da.