Euskal Wikilarien Elkarteak jakinarazi duenez, euskal kulturaren inguruko hamar bideoko sorta batekin hasiko du hirugarren denboraldia Ikusgelak. “Helburu didaktikoa duten bideoak egitea da asmoa, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko”. Azkue Fundazioak, hain zuzen, horietako bideo batzuk babestuko ditu.

Zehazki, zehazki euskarazko prentsaren gaineko bideoek zabaldu dute denboraldi berria. Bideoak, hemen: Wikipedia eta Youtube.

“Hamar bideoko sorta izango da, eta lehen aldiz, argitaratzearekin batera ingelesez eta gaztelaniaz azpititulatuta izango ditugu bideoak. Orrialde honetan ikus daitezke azpitituluen egoera”.

Hala, astearte eta ostegunero bideo berri bat izango da. Ostegunean, esaterako, historiaren gaineko sail berria aurkeztuko du Ikusgelak.

Lehiaketa

Horrekin batera,  ikus-entzunezko proiektuak euskal kulturari buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa abiatu du irailaren 14tik 30era bitarte.

“Ikusgelako Euskal kultura sailean bideo berriak egin ditugu, baina bertan aipatzen diren gai askotako artikuluak ez daude bereziki ondo, edo ez ditugu euskarazko Wikipedian. Euskal kulturak duen garrantzia dela eta, iraileko azken bigarren erdian hemen aipatzen diren artikuluak hobetzea proposatzen dizuegu”.