Wikiproiektu honen xedea da, 2027 amaitzean, 30.000 emakumeren biografiak izatea, bai eta, gutxienez, emakumeak biografia guztien %33,33 izatea ere.
Orain, 21.000 biografia horiek %31 baino gehiago osatzen dute. “Genero oreka bilatzeko Euskal Wikilarien Kultura Elkartea jarritako helburua da, bere 2024-2027 egitasmoaren barruan”.
“2024ko urtarrilean Euskarazko Wikipedia 25. hizkuntza zen emakumeen biografien kopuru absolutuan (17.175), eta guztira 50.000 biografia baino gehiago dituzten hizkuntzen artean ehuneko handiena zuena. Ez dugu atzera geratu nahi. 2027 amaitzerako gutxienez 30.000 emakume izatea nahi dugu, eta biografia guztien %33 izatea gutxienez. Gehiago badira, hobeto, noski”.
Informazio gehiago, hemen.