Eguna: urriak 30, asteazkena
Ordua: 11:30
Lekua: Euskararen Etxean (Agoitz plaza, 1)
Azkue Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Game Erauntsiak ondutako jardunaldiaren xedea euskara eta bideojokoak uztartzea da, baita euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea ere. Aurtengo edizioan lau hitzaldi eta mahai-ingurua izango dira, euskal bideojokogintzaren hainbat alde aztertzeko asmoz.
Prentsaurrekoan parte hartuko dutenak: Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko euskara zuzendari nagusiak, Joseba Lozano Santos Eusko Jaurlaritzako HPSko Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak eta Lander Unzueta Game Erauntsia elkarteko kideak.