Komunikazioa bidegurutzean lelopean egingo da aurtengo Nortasuna Sarean jardunaldia, martxoaren 26an, Donostiako San Telmo Museoan, 18:30etrik 20:30era. Aurtengoa hamargarren edizioa izango da.

“Gaur egungo komunikazio joera kaltegarrien aurrean, ba al dago alternatiba osasuntsuagorik? Zer dago gure esku, banaka nahiz kolektiboki? Adituen hitzaldi eta esperientziez osatutako mahai-inguruarekin komunikazio modu onak planteatu eta, egin diren saiakeren inguruan aritzeaz gain, har ditzakegun konpromisoetaz arituko gara”.

Bi hizlari izango dira jardunaldian: Xabier Landabidea Urresti, ikerlaria eta irakaslea eta Estitxu Garai Artetxe, komunikazioan aditua.

Horrekin batera, bertaratuek hiru esperientzien berri izango dute beste hiru hizlariren bitartez: Ainhoa Mendibil Artetxe, Emun Kooperatiba; Mattin Solis Uitzi, Teks Elkartea eta Jordina Arnau Roig, aholkularia.

Jardunaldiari buruzko xehetasun gehiago, hemen.