- Lehiaketa apirilaren 7tik maiatzaren 1era bitartean izango da.
- 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.
- Lorea Intxausti izango da erronka sortzailea eta astelehenero erronka bat argitaratuko du.
- Ez da beharrezkoa izena ematea, bideoak argitaratzearekin edo modu pribatuan bidaltzearekin nahikoa da.
Gaurtik hasita eta maiatzaren 1era arte egongo da martxan Bziber lehiaketaren zortzigarren edizioa. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko helburuarekin egindako TikTok sareko lehen euskarazko lehiaketa da. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango du beste behin.
Aurten ere Lorea Intxausti aktorea izango da erronka sortzailea eta astelehenero, eta lehiaketa amaitu arte, hainbat erronka proposatuko ditu gazteek haien sormena eta gaitasunak erakuts ditzaten. Honela, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek nahi dituzten erronkak egin ahalko dituzte, bai eta nahi beste aldiz ere. TikTok sarean argitaratzeaz gain, bideoak modu pribatuan ere bidaltzeko aukera izango dute, maiatzaren 1era arte.
Zortzigarren edizio honetan Lorea Intxaustirekin batera beste aktore batzuk ere egongo dira erronkak egiten gazteekin batera: Nahia Sillero (@nahiasillero) eta Ainhoa Azpitarte (@azpitarteainhoa) Irabazi arte telesaileko aktoreak eta Kimetz Etxabe (@etxabekimetz) Go!azen telesaileko Gontzal pertsonaia.
Maiatzaren 2an iragarriko dira 4 irabazleak, Bziber lehiaketaren TikTok eta Instagram profilen bidez, baita lehiaketaren webgunearen bitartez ere. Erronka bakoitzetik 4 irabazle aterako dira, beraz, zenbat eta erronka gehiago egin irabazteko aukera gehiago izango dituzte gazteek. Irabazleek, 75 euroko opari txartela jasoko dute, Fnac dendetan gastatzeko.
Lehiaketari buruzko informazio informazio guztia www.bziber.eus webgunean.