Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala izenburuko mahai-ingurua antolatu du UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Ikasle, Euskara eta Kulturarako Zuzendaritzak.
Jardunaldia apirilaren 30ean egingo dute, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan,11:45ean.
Mahai-inguruan hauexek izango dira:
- Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunearen koordinatzailea-Euskaltzaindia
- Xabier Arregi UPV/EHUko HITZ zentroaren ordezkaria
- Leire Barañano Euskorpora proiektuaren zuzendaria
- Aitzol Astigarraga ElHuyarren ordezkaria eta Orai NLP zentroaren koordinatzailea
- Moderatzailea: Urtza Garay, UPV/EHUko Gradu eta Eraldaketa Digitalerako errektoreordea