Euskararen Wikipediatik abiatutako Ikusgela dibulgaziozko bideoen egitasmoak atal berria abiatu du: Zergatik gertatzen dira gauzak?.

Gladys sariaren irabazle Lorea Argaratek dibulgaziozko bideo motzak aurkezten ditu, eguneroko kontuei buruzko azalpen zientifikoak emateko, tartean, Zergatik ez dira hondoratzen itsasontziak? Arrainek urik edaten al dute? Zergatik sortzen da ortzadarra? Nola funtzionatzen du GPSak?

“Ikusgela proiektua hainbat eragileren arteko elkarlanaren emaitza da: EWKE da proiektuko bultzatzaile nagusia, Hiru Damatxo ekoiztetxea lagun du bide horretan eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babesten du ekimena”.