Azkue Fundazioak eta Iametza enpresak ondutako Memeka meme-lehiaketa bozketa-fasera iritsi da. Guztira, 30 meme dibertigarri igaro dira bigarren fase horretara; boto edo like gehien jasotzen dituzten bi memeak izango dira irabazleak.
Meme original eta dibertigarri ugari jaso ditugu, eta orain gogokoenen alde bozkatzeko unea iritsi da: azken fase erabakigarri horretara igaro diren memeak kuxkuxeatzeko, sartu www.memeka.eus web orrian edo lehiaketako Instagram-ean (@memeka) edo Pixelfed-ean (memeka.eus), eta eman like meme gogokoenei!
Bozkatzeko epemuga: azaroak 16.
Bi sari izango dira:
- Webgunearen bidez bozka kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat bata, 200 euro
- Memekako Instragram eta Pixelfed kontuetan (biak batuta) like kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat bestea, 150 euro. Saritutako memeekin serigrafiatutako kamisetak ere jasoko dituzte irabazleek.
Meme irabazleak azaroan 17an iragarriko dira, memeka.eus webgunean eta sare sozialetan.









