Euskal Bideojokoen Jardunaldien 2021eko, 2022ko eta 2023ko hitzaldiak biltzen dit Jokoteknia; AZKUE Fundazioak eta Game Erauntsiak iragan larunbatean Euskararen Etxean ondutako Jokotekniaren 8. edizioan aurkeztu zen liburua. Edizio fisikoa zein digitala plazaratuko dira.
Itziar Zorrakin Game Erauntsia Elkarteko kidea arduratu da liburuaren edizioaz, eta berarekin batera aritu dira Lander Unzueta eta Joxeba Lizeaga elkarkideak.
Game Erauntsiak jakinarazi duenez, “Zehazki, 2021eko, 2022ko eta 2023ko jardunaldietako partaideek eskainitako hitzaldiak dira liburuan laburbildutakoak; alegia, hamalau hizlariren aurkezpenak irakur daitezke. Bideojokoak ardatz hartuta, era guztietako gaiak eta alorrak jorratzen ditu liburuxkak: diseinutik, animaziotik edo programaziotik hasita, itzulpengintza, ekintzak, musika eta soinua zein hizkuntza gutxituetako bideojokozaleen komunitate desberdinen egoera landu dira hitzaldietan Ibai Aizpurua, Anize Amestoy, Morgan Roberts, Eider Zabalegi edo Edurne Larraza bezalako adituekin, beste hainbaten artean” [2. liburuxka deskargatu]
“Bigarren liburuxka paperean zein formatu digitalean argitaratu da. Azkue Fundazioak Bizkaiko liburutegi publiko guztietara bidaliko du paperezko ale bana. Game Erauntsia Elkartetik, bestalde, liburua Euskal Herriko liburutegi eta kulturgune desberdinetatik zabaltzeko lana egingo da”.
Amaitzeko, kopia digitala EPUB formatuan eta doan eskuratu ahalko da. Hemen jaitsi daiteke. 2021ean argitaratutako lehen liburuxka, berriz, esteka honetatik deskarga daiteke.









