Azkue Fundazioak Hamarratz. Ingurune digitalean euskaraz eta begirada kritikoarekin egitasmoa aurkeztuko du Azkue Fundazioak Durangoko Azokako Kabi@ gunean abenduaren 6an, 12:45etik 13:15era.
Gazteen artean euskarazko ingurune digitala bultzatu eta sendotzeko asmoz, Azkue Fundazioak 2026-2027 ikasturtean Hamarratz izeneko eskola-programa abiaraziko du. LH5etik hasi eta Batxilergoko edota Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako programak digitalizazio kritikoa izango du ardatz, hau da, sarean euskaraz modu arduratsu eta kritikoan aritzeko klabeak eta erremintak eskainiko dizkie gazteei. Iurdana Acasuso Azkue Fundazioak egingo du aurkezpena.
Kabi@ gunea
Teknologia eta kultura libreen gunea da Kabi@. Kultura digitalaren eremuan aktiboak diren pertsonak biltzen ditu:sortzaileak, profesionalak, garatzaileak, ekintzaileak eta hezkuntza arlokoak. Esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak, proiektuak, topaketak, hitzaldiak, partehartzea, eztabaidak…
Kabi@ guneko egitarau osoa, hemen.









