Aurtengo Euskarabildua jardunaldia Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura izenburupean egingo da. “Adimen Artifiziala lantzerako garaian Euskal Herrian ditugun azpiegiturak, euskaratik sortutako ereduak eta datuak eta sortzen hasi diren aplikazioak izango dira hizpide”. Ekimena urriaren 27an egingo da Donostiako San Telmo Museoan, 9:00etatik 14:00etara.

Hala, aurtengo edizioa 15. Izango da, eta xede bikoitza izango du: “Batetik, herri ikuspegia ardatz, ahalik eta herri burujabetza handiena garatzearen beharraz ohartarazi nahi du. Bestetik, Euskal Herriko ekosistema saretu eta elkartu nahi du, balio kate osoak elkar ezagutu dezan; ikerketa zentroak, unibertsitateak, enpresak eta erabiltzaileak. Zer esperientzia ditugu Euskal Herrian AA burujabe baten adibide izan daitezkeenak?”.

Galdera horiei erantzuteko antolatzaileek egitarau interesgarria ondu dute:

09:00 | Aurkezpen instituzionala

09:15 | Sarrera: AA ekosistema burujaberantz (EUS)

Eli Pombo (Iametzako kudeatzaile orokorra)

09:25 | Hitzaldia: Deszentralizazioa Adimen Artifiziala burujabea izan ez dadin (ENG)

Steen Rasmussen (Fisikaria, bizitza artifizialean eta sistema konplexuetan aditua)

09:50 | Mahai-ingurua: AAk beharrezkoa duen azpiegitura. Euskal Herrian zer baliabide ditugu? (EUS)

Sarrera: Ikerketa, produkzioa eta AA Factory-ak –  German Rigau (Hitz zentroko zuzendariordea)

Alex Etxeberria (aDI Data Center Euskadiko zuzendaria)

Alexis Guirlé (Izarralde Taldeko zuzendaria)

Iratxe Montoya (EJIEko Eraldaketa eta Adimen Artifizialeko zuzendaria)

Aran Garcia Lekue (DIPCko proiektu estrategikoen zuzendaria)

Izaskun Echeverria (Nasertic-eko Banatutako Sistemen arloko arduraduna)

10:35 | Mahai-ingurua: Euskaratik sortutako AA eleanitza. Eredu libreak eta datuak (EUS)

Eneko Agirre (Hitz Zentroko zuzendaria)

Itziar Cortes (Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako koordinatzailea)

Leire Barañano (Euskorporako zuzendaria)

11:20 |  Atsedenaldia

12:00 |  Aplikazioak eta erakusleihoak

Euskarazko web sortzaile adimenduna (EUS)

PuntuEus

Barne dokumentazioaren kudeaketa Nextcloud eta AA baliatuta (EUS)

Eñaut Tolosa (Bira Produkzioakeko kidea)

Naiara Garmendia (Ametzagaiña I+G-ko ikerlaria)

Ilenia eta Alia proiektuetako erakusgarriak (EUS)

EHUko Hitz Zentroa

Euskal Herriko Online Lanbide Heziketan AA burujabea txertatzen (EUS)

Mikel Aldalur (BirtLHko IKT teknikaria)

13:30 | Bukaera

Izena emateko, hemen.

Info +:hemen