Apirilaren 4an abiatu zen Korrika Garesen, eta ostegunean, apirilaren 11n, sartuko da Bilbon, 11:46an. Azkue Fundazioko kideok 16:04an hartuko du lekukoa Euskararen Etxetik gertu; hain zuzen ere, Agirre Lehendakariaren etorbidean. 1769. kilometroan eskuz esku etorriko den lekukoari helduko diogu eta euskarak bidea egiten jarraituko du apirilaren 14an Gasteizen amaitu arte.
“Klika” dio aurtengo Korrikaren lemak: “Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatzea…” Korrikak euskararen alde klik egiteko gonbidapena egiten digun era berean, teknologiak euskaraz erabiltzera animatu gura zaituztegu. Geroz eta gehiago baliatzen dugu teknologia gure egunerokotasunean eta klika aritzen gara bateko eta besteko.
Horregatik, egin klik eta aritu euskaraz sare sozialetan, klik batean sakelako telefonoa euskaraz jarri edota egin klik nabigatzailea euskaratzeko. Euskararen aldeko lasterketan egunero lekuko digitala hartuta gabiltzanak asko gara, animatu zu ere, bidelagun izango gaituzue.