ZuZeu orainkariak 10 urte beteko du hil honetan, eta urteurren horren harira, hiru podcast abiatu ditu. Horietako bat, Maite Goñik zuzendutako 10 minututan da, zeina Azkue Fundazioak babestuko duen. Podcast horrek hizkuntza eta teknologia lotuko ditu, eta asteazkenero egingo da.
ZuZeuren arabera, “hezkuntza eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta trikimailuak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz askatuko dizkigu teknologiak sortzen dizkigun korapiloak. Ikasteko garaia da”.
Horrekin batera, Zuzeuk beste bi podcast prestatu ditu. Batetik, Arrate Hernandez kazetariak zuzendutako Bipareta, zeinak mahai-inguru formatua izango duen. “Bi gai jorratuko ditugu, ZuZeuko erredakzioko kideek joko diote lehen paretari eta kanpoko erredakzio bateko kazetariak bigarrenari”
Bestetik, ZuZeuko kide Oier Aranzabalek gidatutako Barruan gaude. Podcast hori elkarrizketa sakon baten inguruan ardaztuko da. “Aranzabal protagonista baten etxera sartuko da saio bakoitzean eta elkarrizketa bat ekarriko digu. Intimoa, barrutik kanporakoa, baina, irudirik gabe”.
Podcast horiek plataforma guztietan entzun ahal izango da: Spotify, Apple Podcast, Google podcast, Stitcher, Alexa, Ivoox edo Pocket Cast, besteak beste.