Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuber proiektuaren laugarren edizioa ondu du, Youtube plataforman euskararen presentzia handitzeko xedearekin.

2006-2007 urte bitartean jaiotako gazte bilbotarrek parte har dezakete ekimenean, eta izena emateko epea zabalik izango da azaroaren 25etik abenduaren 8ra bitarte. Izena eman duten hurrenkeraren arabera onartuko dira parte-hartzaileak; beraz, ez da zozketarik egingo.

Proiektuak doako bi ikastaro biltzen ditu. Batetik, Oinarrizko Youtuber Lantegia, bideoak sortu, editatu eta Youtube plataformara nola igo ikasteko proposamena da. “Youtuben zure kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, bideoak sortu eta editatzen ere ikasiko duzu”. Bestetik, Youtuber Lantegi Aurreratua, “Youtube ezagutu eta bideoen edizioan moldatzen direnei” zuzenduta dago.

Oinarrizko lantegia bi goizetan egingo da, 9:30etik 13:30era, 2019ko abenduaren 26 eta 27an, eta 2020ko urtarrilaren 2an eta 3an.

Lantegi aurreratua egiteko, berriz, aukera bakarra izango da, 2020ko urtarrilaren 2an eta 3an, 9:30etik 13:30era. Ikastarook Euskararen Etxean egingo dira.

Plazak mugatuak dira, eta izena eman ahala beteko dira. Inskribatzeko: www.bilbao.eus/euskara/btuber.

Informazio gehiago: infoazkuefundazioa.org edo 94 402 80 81 telefonoa.

b_tuber