Youtubeskolak proiektuarekin batera abiatutako Youtube bidezko lehiaketan izena emateko epea amaitu da. Lehiaketa 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat da.

Aurkeztutako bideoek baldintza hauek bete behar izan dituzte: “kartoizko kutxa” bat eta “gustatzen zaidalako egiten dut” esaldia atera behar ziren.

Jarraian, lehiaketan izandako partaidetzaren uzta ikus dezakezue: http://www.youtubeskolak.eus/partaidetza/

Ostiralean, azaroak 29, sarituak iragarriko ditugu gure webguneen eta sare sozialen bidez. Epaimahaia Youtubeskolak proiektuko tailerrak zuzendu dituen Ane Atxutegik eta Azkue Fundazioko lantaldeak osatuko du.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei.

youtube_partaidetza