Gaztezulok eta Azkue Fundazioak ondu ohi duten Gaztezulo Bideo Lehiaketaren edizio berri bat martxan da. Bideoak apirilaren 5etik maiatzaren 21era aurkeztu behar dira, 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko dira.

NOLA PARTE HARTU?

1. FORMULARIOA BETE HEMEN.

2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali web@gaztezulo.eus helbidera.

3. Ikusleen botoak eta iruzkinak maiatzaren 22rarte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo etagaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!

ZE BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE LANEK?

Aurkezten diren bideoek aurten erro­datuak, originalak eta argitaratu ga­beak izan behar dute. Ez da onartu­ko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.

Iraupena

Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne).

Gaia

Nahi duzuna konta dezakezu, muga­rik ez!

Objektua

Film labur bakoitzean, EZINBESTEAN, GAZTEZULO PAPEREZKO aldizkaria, aldizkari DIGITALA edota GAZTEZULO.EUS webgunea azaldu behar dira (zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa).

Hizkuntza

Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, karte­lak, elementu grafikoak…), honek EUSKARAZKOA behar du izan. EZ DUGU ONARTUKO baldintza hau betetzen ez duten bideorik.

EPAIMAHAIA

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aur­tengoan Jon Plazaola aktorea, Ane Irazabal kazetaria eta Izaskun Arandia zinema ekoizlea izango ditugu lan hori burutzen.

SARIAK

1.go saria: bideo onenaren egi­leak 1.200 euroko saria jasoko du*.

2.saria: bigarren bideo onena­ren egileak 300 euroko saria jasoko du*.

Ikusleen saria: gaztezulo.eus webgunean maiatzaren 28an 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.