Azkue Fundazioak ondutako Banden Lehia lehiaketaren azken edizioaren irabazlea izan zen Belatz taldea. Banden Lehiari esker 2019ko Bilbao BBK Live jaialdian jo zuen, eta hil honetan, Bartzelonako Euskal Etxeak abiatuko duen Euskal Herria Sona jaialdian ere parte hartuko du, urriaren 19an.

Rock klasikoaren eta garaikidearen artean aritzen da taldea; uztarketa horretatik abiatuta, taldearen helburuetako bat, hain zuzen, “freskotasuna puntua bilatzea da”. “Melodiak ondo zaintzea gustatzen zaigu, abesti bakoitzari bere soinua eta nortasuna bilatuz, transmititu behar duenaren arabera”, azaldu du taldeak.

Horrekin batera,  Baga Biga Musika Ideiak zigiluak disko bat ekoitziko dio Belatz taldeari; grabazio hori ere Banden Lehiaren sariaren baitan dago. Diskoa hil honen 26an aurkeztuko da Euskararen Etxean, Bilbon: Hotz egin duen arren izenburua du diskoak eta zortzi doinu biltzen ditu.

Bestalde, Euskal Herria Sona jaialdian parte hartuko duten beste talde batzuk hauexek izango dira: Lisabö, Ainara Legardon, Ze Mays Bad Sound, Eskean Kristo, Anita Parker eta Zea Mays.

sona