Talaios kooperatibarekin eta Game Erauntsia elkartearekin lankidetzan argitaratu du Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak Bideojokoen munduan barneratzen izenburuko ikas-egoera. Ekimena Wikilarien Wikikasi egitasmoaren barruan dago.

“Etorkizun utopiko edo distopikoak pentsatu, bideojokoekin lotu eta euskaraz dagoen eskaintza aztertzetik abiatzen da ikas-egoera. Game Erauntsiaren laguntzarekin, euskarazko bideojokoen ingurukoak Wikipedian idatzi eta ikasleek aukera izango dute Luanti erabilita euren mundua diseinatzeko”, azaldu dute Wikilariek.

Ikas-egoera DBHko ikasleei zuzenduta dago, eta “Digitalizazioa” eta “Garapen pertsonalari eta sozialari aplikatutako filosofia” eremuak bateratzen ditu.