Tik Tok-eko Bziber Lehiaketaren II. edizioa abenduaren 18an hasi zen eta iragan urtarrilaren 8an amaitu zen. Bada, bigarren edizio honetan, ondoko gazteek jaso dituzte sariak zozketa bidez: Teo Etxezarraga Azurmendi (Zornotza, 14 urte), Izadi Manzano (Algorta, 11 urte), Nora Pep (Bilbo, 11 urte) eta Nahia Bilbao (Getxo, 14 urte).
200 euroko balioa duen bono denda txartel bat zozkatuko dute. Bono denda honen barruan honako hau sartzen da: 50 euro Elkar liburu dendan gastatzeko eta 150 euro Atakontu arropa markan gastatzeko.
Lehiaketa hainbat erreferentek, besteak beste, Pello Reparazek eta egitasmoaren lehenengo edizioan parte-hartu zuen Iholdi Beristainek, proposatutako erronken bidez gauzatzen da. Bideo horiek Tik Token argitaratzen dira; Instagram ere erabiltzen da proiektua hedatzeko. Hala, guztira, 67 erronka jaso dira. Tik Token 394 jarraitzaile bildu dira eta Instagramen 135.
Lehiaketaren gidaritzaz Interneten Edurne Azkarate arduratzen da.
Informazio gehiago: https://bziber.eus/