Maiatzaren 6tik 14ra egingo da bigarren #PANTAILALDIA, Pantailak Euskarazek antolatuta. Ekimena Euskaraldiaren barruan egoin da, eta bi hleburu zehatz ditu: euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea eta pantailetan euskarak dituen gabeziak erakustea erakundeek euskararen aldeko pausoak eman ditzaten.
Pantaialdia Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu! lelopean egingo da, eta ekimenean izena emateko pantailakeuskaraz.eus/pantailaldia webgunera behar da.
Pantailak Euskaraz-ek jakinarazi duenez, “Pantailaldiak euskalgintzako eragile nagusien oniritziarekin ospatuko da, eta pantailak, euskara, eta ikus-entzunezkoekin lotutako hainbat eragile izango ditu babesle: Berria taldea, Hamaika TB, Kanaldude, ARGIA, Tinko Euskara Elkartea, Zinea.eus, Game Erauntsia elkartea, Euskal Encodings, eta Zernonikusi.eus”.
Informazio gehiago, hemen.