Musikak, bideojokoek edo kirolek lotura handia dute TikTok sare sozialaren erabiltzaile gazteek argitaratzen dituzten edukiekin, baina,duela hilabete batzuk literaturari buruzko edukiak argitaratzen dituzten 13 eta 16 urte bitarteko gazte influencer-ak agertzen ari dira. #BookTok mugimendua da, sare sozial horretan oso ezaguna dena.

Iraupen laburreko bideoak dira #BookTok etiketan bildutako argitalpenak: liburu bateko pasarte bat, liburuaren beraren edo argitalpenaren egilearen irudiak (batez ere, neskek sortutako argitalpenak dira; liburu bati edo gehiagori eusten diete argazkietan).

Milioika ikuslera iristen diren argitalpenak dira, eta, kasu askotan, inoiz literaturarekiko interesik izan ez duten edo literatura galdu duten gazteak irakurtzera animatzen ari dira.

Gazteok eragindako fenomenoaz hitz egiteko “#BookTok efektua” erabiltzen hasi dira adituak. Eragin horren bidez, beste gazte askok literaturarekiko interesa izatea lortu dute. Lburu batzuek, gainera, sekulako salmentak lortu dituzte.

Fenomenoa pandemiaren garaian eta ondoren indartu da, konfinamenduan, biztanleriaren zati handi batek irakurketan murgiltzeko eta gizarte-sareetako elkarrekintza areagotzeko baliatu duenean, orrialdeetan bizitako esperientzia partekatuz.

booktok