Azken asteetan Chrome eta Firefox nabigatzaileen luzapen-dendetan iruzurrezko luzapen edo malwarea duten luzapen asko jasotzen ari dira.

Horren aurrean Googlek ordainketetarako erabiltzen diren luzapenak argitaratzea eta eguneratzeari utzi dio aldi baterako. Mozillak, halaber, 200 konplementu inguru ezabatu ditu.

Horren ondorioz segurtasun arazo asko izaten dira haien luzapenen ekosistemetan.

Luzapenak, hain zuzen, sarrera baliotsuak izan daitezke asmo txarrak dituztenentzat. Erraz instalatzen dira, erabiltzaileek ez diete kasu handirik egiten, eta behin instalatuta, erabiltzaileen datu garrantzitsuak lortzeko balia daitezke, tartean, nabigazioaren datuak edo saioaren hasierari dagozkion datuak.

Egoera horien aurrean egokiena da nabigatzailea eguneratzea, alegia, nabigatzailearen azken bertsioa instalatzea. Horrekin batera, adi ibili behar dugu instalatzen ditugun luzapenekin; garatzaile fidagarri eta ezagunen luzapenak bilatu behar ditugu.

firefox_logoa