Streaming bidezko beste plataforma batzuek, tartean, Netflix, Movistar + eta Amazon Prime Video-k, edukiak deskargatzeko aukera eskaintzen dute, edukiok konexiorik gabe ikusi ahal izateko. Estatuko HBOk baina, ez zuen aukera hori orain arte eskaintzen. Bada, dagoeneko HBOren aplikazioak funtzio berri hori jasotzen du.

Hartara, erabiltzaileek aukera daukate telesailak eta bestelako edukiak deskargatzeko eta nahi duenean konexiorik gabe ikus ahak izateko; esaterako, hegazkin bidaia luzeetan ikusteko.

Hori dela eta, aplikazioak gaurkotze berriak banatu ditu asteon, iOS eta Android plataformetarako. Aplikazioak 25 eduki batera deskargatzeko aukera eskaintzen du.

HBOren Estatuko bertsioa doan eskura daiteke, eta bateragarri da iPhone, iPad, iPod Touch eta Apple TV dispositiboekin, baldin eta iOS 10.0 sistema edo ondokoa badute. Android sistemaren kasuan, dispositiboaren arabera funtzionatzen du.

hbo